"Bere gabeziak estali eta VOXen bozkak eskuratzeko abiatu du Maia alkateak azken kanpaina xenofoboa" adierazi du Eva Arangurenek. "Arduragabekeri galanta iruditzen zaigu, fokoaren erdigunean, haurrak jarri dituelako, babesik gabeko haurrak" salatu du EH Bilduko zinegotziak. Iruñea Harrera Hiria dela gogoratu du Arangurenek eta horrek konpromezu eta jarrera aktiboak exijitzen dituela azaldu.