2022rako Aurrekontuen proiektua 253 milioi eurokoa zen, aurtengo aurrekontuekin alderatuta, %7,3 gehiago. Horrez gain, Hiriburutza Gutunaren diru-sarreren aurreikuspena jasotzen zuen. Oposizioak salatu du "irrealak" zirela, eta horregatik bozkatu dute aurka.
Joseba Asiron EH Bilduko ordezkariak "aurrekontuen erritmoak egokitzen saiatu izana" aurpegiratu dio alkateari. Esan du "oso zaila" dela kontu horiek babestea, "bodrio errepikakorra, irreala eta asmo txarreko" gisa kalifikatu ditu. "Nafarroako Gobernuaren aurka talka egiteko helburuarekin aurkeztu dituzue", adierazi die. Asironek, "gehiengo aurrerakoia" deitu du "aurrekontuetan agintea hartzeko eta 2022ra begira alkatetza tamalgarri honen noraeza kaotikoa zuzentzeko".
Patxi Leuza Geroa Baiko bozeramaileak proposatu zuten zentsura mozioa babestu du, Navarra Sumak erakutsitako jarreraren aurrean erremienta politiko bakarra dela sinetsita. "Aurrekontuak engainu handia dira herritarrentzat, jakina baita gauzaezinak direla", adirazi du.
Maite Esporrin Sozialistaren ustez, aurrekontuak "kontinuistak dira, ez dute ezer berririk ekartzen, irrealak dira, gezurrezko diru-sarreretan oinarritzen dira". Gainera, aurrekontu ituna ez betetzea leporatu dio udal gobernuari. Haur eskolen doakotasuna edo merkataritzarako bonuak bezalako zuzenketak betetzea baloratu duen arren, "Etxebizitza soziala, Pio XII, Sarasate pasealekua, Eroritakoak eta abar" bezalako zuzenketak ez betetzea aurpegiratu du. Honen aurrean, alkateak aurpegiratu dio PSNri "hiriburutza Gutunarekin hasi eta Aurrekontuekin jarraitzen duen jarrera aldaketa nabarmena".
Oposizioari erantzunez, Enrique Maya Iruñeko aurrekontu honen aurrean, ezer ez, zuzenketa bakar bat ere ez, ezta osoko zuzenketa bat ere aurkeztu ez izana leporatu die. Eta EH Bilduren aurkakoak izan dira Navarra Sumak egin dituen adierazpenetan hitz gehienak.