Unai Beroiz argazkilariak nazioarteko sari bat jaso du berriz ere. Miguel Nieto Torres bere aitonari egindako argazkiarengatik. Irudi horrek konfinamendu gogorraren egunerokotasuna hartzen zuen, eta New York Photography Awards kategorian saria lortu du orain. 2020ko apirilaren 1ean, Unai Uharten lanean ari zen, Miguel bizi den herrian, eta orduan egin zuen argazkia.
Argazkiak Budapest International Foto Awards 2020 sarien zilarrezko sarietako bat eskuratu zuen, Editorial-Actualidad kategorian. Askok adierazi dute koronabirusaren argazkia dela, eta nazioarteko hainbat hedabidetan argitaratu dutela, Erresuma Batuko The Guardian ospetsuan, esaterako.