Nafarroako eta Bizkaiko txapeldunen bertso afaria antolatu dute

Euskalerria Irratia 2021ko abe. 27a, 09:02

Argazkia: Bertsoa.eus

Saioa Alkaiza eta Nerea Ibarzabal txapeldun berriak elkartuko ditu Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteak, urtarrilaren 13an.

Bertsolariek txapela irabazi ostean elkarrekin eginen duten lehenengo saioa izanen da. Nafarroako eta Bizkaiko bertsolaririk onenak kantuan entzuteko aukera izanen da. 

Urtarrilaren 13an izanen da elkartean bertan, 21:00etan. Afariak eta bertso saioak 10 euroko prezioa du, eta bertaratu ahal izateko izen eman beharra dago. Urtarrilaren 12a baino lehen egin behar da izen ematea zortzikomaldiko@gmail.com helbidera idatziz. Aforoa mugatua da, beraz garaiz idazteko eskatu dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!