Labriteko zaldaina konpontzeko lanak dagoeneko hasi dira eta horrek, tarteka, inguru horretan autoen trafikoan murrizketak eragingo ditu. Gabonetako etenaren ostean aldamioak jartzen hasiko dira bihar beharginak. Lan hau asteazkenean abiatu zuten zubiaren Media Luna ertzean, hau da, zezen-plazatik gertuen dagoen eremuan.
Urte amaieraren aurretik, Udalak jakinarazi zuen hilabete honetatik aurrera "trafikoari eragingo diotela egituraren konponketa lanek". Orduan ez zuten zehaztu zenbat errail moztuko dituzten, ezta zenbat iraungo duten lanek ere. Gaur jakinarazi dute trafiko mozketak heldu den hastean hasiko direla.
Fermin Alonsok, Mugikortasuneko eta Proiektu Estrategikoetako zinegotziak, Javier Leoz Geroa Baiko ordezkariaren galdera bati erantzunda, ziurtatu du aldamioa pasabidean jartzeko lanak bihar, osteguna, hasiko direla berriro, eta datorren astean erdigunea eta Txantrea eta Arrotxapea auzoak lotzen dituen bideko ibilgailuen zirkulazioa murriztu beharko dela. Alonsok adierazi du zirkulazioa eteteak erreietako bati eragingo diola, astelehenean edo asteartean hasiko dela eta horren berri emateko asmoa duela, zehaztasunik eman gabe.
Proiektuak zaldainaren egungo egitura eta estetika berari eusten dio, eta zimenduak eta pasabideko beste elementu batzuk sendotzea, ur-garbiketaz gain, korrosioa kentzeko eta kaltetutako txapak birjartzeko.
Joan den azaroan, Udal Gobernuaren Batzordeak onartu zuen obra-lanak Obenasari esleitzea, 593.717 euroko zenbatekoarekin eta 15 asteko iraupenarekin.