Azkenean, Olentzeroren kabalgadarik ez da izango Iruñean 2021ean. Bigarren urtez jarraian, bertan behera utzi behar izan dute, covid-19a dela eta.
Joan den astean, abenduaren 24an ikazkinaren segizioak euskaldunon hiri buruzagiko karrikak zeharkatuko zituela iragarri bazen ere, kabalgata antolatzen duen elkarteak gaur gauean erabaki du, ezohiko bilera batean, bertan behera uztea.
Festaro.es webguneak iragarri duenez (aurten zuzenean eman behar zuen ibilbidea), erakunde horrek martxa bertan behera uztea erabaki du osasun-egoerak okerrera egin duelako. Eta erabakiaren nondik norakoen berri emateko gaur 10:30ean prentsaurrekoa eskainiko dute.
Orain ikusteko dago zer gertatzen den Olentzeroren auzoetako et Iruñerriko gainontzeko udalerrietako kabalkatenik.
Erabakiak sare sozialetan hainbat erreakzio eragin ditu. Diario de Noticias egunkariko zutabegile Jorge Nagorek, esate baterako, txiokatu du ulertzen duela antolatzaileen erabakia, arduraz jokatu dutela, baina zentzugabea dela haurrentzako kalean egiten diren ekitaldiak bertan behera uztea, helduek barrualdeetan maskararik gabe nahi dutena egiten duten bitartean.