Schlinder enpresak bi langile kaleratu zituen eta haien itzulera eskatzeko eta "kanporaketa bidegabea" salatzeko, 8 orduko grebarekin bat egin dute lantegiko teknikari guztiek. Nafarroako Auzitegiaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute "enpresaren politika alda dadin" eskatuz.
ELA sindikatuak jakinarazi du enpresa multinazionala dela hau, Suitzan egoitza duena. Gaur zehaztu duteekainean bi langile kaleratu zituztela "diziplina-arrazoiak argudiatuz", eta bere garaian "hori salatzeko langileek kontzentrazioak eta lanuzteak" egin zituztela. Euskal sindikatuak adierazi duenez "aleratutako langileak ez dira ordezkatu, eta horrek erakusten du enpresaren benetako interesa plantilla murriztea dela".
Gaurko elkarretaratzean langileek "Schlinder enpresak bere onura ekonomikoak mantentzen" dituela salatu dute "igogailuak konpontzeko eta berrikusteko denborak murriztearen truke". Gaineratu dute beharginei "ibilbide amaigabeak" ezartzen dizkietela, "tekniko eta igogailuen arteko ratio onartezinak ezarriz", eta "etengabeko presioa eginez matxurak ahalik eta denbora laburrenean konpontzeko", prekarietatea nagusituz.
Gaur langileetako baten kaporaketa aztertzeko epaiketa egin dute eta deialdiarekin bat eginik elkarretaratzea eta 8 orduko lanuztearekin bat egin dute plantillako teknikarien % 100ek.