Iruñean eraso LGTBI fobikoak gertatzen dira. Orain arte komisaldegian eta LGTBI elkarteetan zeuden erregistratuta eta sakabanatuta. Harrotu guneak guztiak bildu nahi ditu eta ez soilik irakurketa estadistikoa egiteko. Erasoak nola, non eta noiz gertatzen diren ikusi nahi dute, kolektiboen independentzia errespetatuz, erantzuna ere koordinatzeko.