Txantreako bizilagunen % 86 eremu urdinaren aurka

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 23a, 10:29

Txantreako eremu urdineko marrak zuriz birmargotu zituen auzotar talde batek. (Argazkia: Haritz Pascual)

Txantreako Auzo Ekimenak aparkatze arautuaren ezarpenari buruzko inkesta egin du.

Txantreako bizilagunen % 86,4 eremu urdinaren aurka daude, Carlos Vilches soziologo, ikertzaile eta NUPeko irakasleak zuzendu duen inkestaren arabera. Txantrea Auzo Ekimena Plataformak atzo aurkeztu zituen emaitzak.

Ikerketa horretatik ondorioztatzen da egoiliarren %9,3ri berdin zaiola araututako aparkalekua, eta soilik %3,1 dago eremu urdinaren alde.

Ildo beretik, elkarrizketatuen %94,4k kritikatu du Iruñeko Udalak ez duela interesik izan auzotarrek, merkatariek eta auzoko erakundeek eremu urdina jartzeari buruz duten iritzia ezagutzeko. Auzotarren %26,6k "informazio gutxi" duela dio, eta bizilagunen %1,6 bakarrik sentitzen da "oso informatuta".

Landa-lana azaroaren lehen astean egin zuen berrogei laguneko talde batek. 1.040 elkarrizketa aleeatorio egin zitzaizkien Txantreako bizilagunei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!