Hamabost astez luzatuko dira Labriteko zubiaren obra-lanak

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 22a, 16:18

Pasabidea egokitu eta indartzeko lanen aurrekontua 593.717 eurokoa izango da. 

Dagoeneko Iruñeko Udalak erabaki du Labriteko zubiaren azpiegitura indartu eta azpiegitura konpontzeko lanak egingo dituen enpresa. Obenasa izanen da lanez arduratuko dena eta udal agintaritzak adierazi duenez 15 astez luzatuko dira obrak eta aurrekontua 593.717 eurokoa izango da.

Esleipen-akordioan jaso zuten bezala, lanak zimenduak sendotzean, kaltetutako txapak birjartzean eta korrosioa ezabatzeko "hidro-garbiketa" prozesu batean oinarrituko dira, eta egungo egitura eta estetika berari eutsiko dio zubiak.

Zehazki, zimenduak indartuko dituzte Jito Alai eta Media Luna guneetan zein beste elementu batzuetan, hala nola; luzetarako nerbioak, habe euskarriak eta goiko eskudela. Gainera, egoera txarrean dauden txapak ordeztuko dituzte. Pasabideko zoruan, zoladura labain-eragozlea jarriko dut, eta iragazgaizte-prozesu bat ere eginen dute.

Hirira sartzeko gune nagusi  izanik, ibilgailuen eta oinezkoen trafikoa irekita egongo da obrek iraun bitartean, baina une jakin batzuetan gerta daitezke mozketa partzialak jakinarazi dute Udaletxetik. Lanak amaitu ondoren (2022ko udaberrirako aurreikusita daude), karga dinamikoko eta estatikoko probak egingo dira oinezkoen igarobide gisa berrireki aurretik.

Konponketa-lanen ondoren, Udalak konponketa-kostuak ordaintzea eskatuko die proiektuarengatik, zuzendaritza teknikoarengatik, obraren exekuzioarengatik eta hainbat azterlanengatik erantzukizunak eskatzen zaizkien alderdiei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!