Abenduaren 1ean, 20:00etan, Gayarre Antzokiak 'Kuxidazu bidea Ixabel ' musikala hartuko du. Joxean Sagastizabalen izen bereko eleberrian oinarri osatu du libretoa Demode Quartetek, korapiloen komedian oinarritutako istorioa garatuta eta euskara ikasketak oinarri dituenak.
Estrenatu zenetik urtebete geroago heltzen da 'Kutsidazu bidea Ixabel' Iruñeko antzoki handira, oraingoain baina eserlekuak erabat bete ahal izango direlarik.
Iruñeko Udalak antolatu du funtzioa eta dagoeneko eskura daitezke www.teatrogayarre.com-en.