Atzo hasi ziren Mendillorrin PA-30 errepidearekiko paraleloan bi ilaratan hazitako makalak mozten. Egoera horrek bizilagunen "haserrea" eragin du. Hala jakinarazi du auzoko elkarteak ohar bidez. Lanak "nahita ezkutatzeagatik engainatuak" izan direla salatu dute. Auzokideek elkarretaratzea deitu dute gaurko, 17: 00etan, makalen ondoan. "Ekarri zure kateak", dio sare sozialetan hedatutako deialdiak.
Gertakaria salatzeko, auzokideek elkarretaratzea deitu dute ostiral honetarako, 17: 00etan, makalen ondoan. "Ekarri zure kateak", dio sare sozialetan dabilen deialdiak.
PA-30aren proiektu berriak, kilometro inguruko eremuan, Ekialdeko bidearen egungo plataforma bikoiztea dakar, zerbitzu-bide eta sarbide-adar bana sortzeko. Makalak errepidearen ondoan daude, aurreikusitako adar berriaren trazatuan eta horregatik erabaki dute zuhaitzok moztea.
Nafarroako Gobernuak "kaltetutako zuhaitzen ordez espezie bereko beste zuhaitz batzuk jartzea aurreikusten du". Azaldu dutenez, Lurralde Kohesiorako Departamentuko Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia "Iruñeko Udaleko Parke eta Lorategi Zerbitzuarekin koordinatu da birpopulatzeari begira, Udala arduratuko baita ondoren horiek landatu eta mantentzeaz".
Un clásico en la lógica desarrollista y anticomunitaria de Na+, UPN, PSN... Comienza el derribo de chopos de más de 30 años en #Mendillorri sin ningún diálogo ni explicación ante la comunidad y organizaciones del vecindario. pic.twitter.com/pTup3b8vob
— Jaxin G. Viniegra #NoEsUnaGuerra (@visualizainfo) November 18, 2021
???? Berriz ere auzoaren aurka, sorbalda ematen eta pertsonak baztertuz udaletxeak aurrera darama proiektu suntsitzailea.
— Sortu Mendillorri (@SortuMendi) November 18, 2021
25 urte baino gehiago dituzten 110 zuhaitz desagerrarazi nahi dituzte porlanaren mesdedeetan!
Txopoetatik oso urrun nahi zaituztegu!
EZ DITUZUE BOTAKO!
✊???? pic.twitter.com/SLBBuqJBUm