Nafarroako lau taldek parte hartuko dute aurten futboleko gizonezkoen kopa txapelketan.
C.A. Osasunak Guadalix-eko San Agustinen aurka jokatuko du txapelketa hori. Talde madrildarra Preferente mailan aritzen da eta Espainiako Futbol Federazioak zehaztu beharko du partidua bere estadioan jokatzeko aukerarik dagoen.
Lehen Federazio mailako Tudelanok, aldiz, Bergantiños galiziarra bisitatuko du. Tafallako Peña Sport-ek talde historiko bat hartuko du San Frantzisko estadioan, Malaga hain zuzen ere.
Azkenik, Donibane taldeak, Madrilgo erkidegoko Sanse jasoko du auzoko estadioan.