Gora jotzeko errekurtso baten bidez, Iruñeko EH Bilduk hiriko euskara araudia bete dadila eskatuko du. Subiranisten koalizioak salatu duenez Navarra Sumaren gobernu taldeak asmoa du aurten berriro "udal-egutegia euskarri elebakarretan editatu, argitaratu eta banatzeko" eta aldi berean, "dagoeneko ez du betetzen araudia hiriko seinale eta karteletan".
Hori dela eta Iruñeko Udaleko EH Bilduren udal taldeak gorako bi helegite berri formalizatuko ditu
Nafarroako Administrazio Auzitegian. Ezkertiar eta abertzaleen koalizioaren aburuz "Mayaren gobernu taldeak Euskararen Ordenantzaren aplikazioan behin eta berriz egindako urraketengatik, euskarri elebidunei dagokienez".
Gaineratu dute, “hiriko hizkuntza koofizialetako batekiko ez ezik, hitz egiten duten pertsonekiko eta TANeko irizpenekiko errespetu falta lotsagabea da, baina okerrena da Navarra Sumak modu kontzientean eta interesatuan egiten duela, konfrontazioa sustatzeko, hiri honetako errealitate linguistikoetako bat diskriminatuz”. “Orain Navarra Sumak berriro araua hautsi nahi izatea biztanleriaren zati bat diskriminatzeko, oinarrizko eskubideen urraketaz gain, prebarikazio hutsa eta gogorra da”, kritikatu du EH Bilduk.
Udaleko kartelek eta seinaleek ere ez dute euskaren udal-ordenantzaren elebitasun printzipioa errespetatzen eta zenbait adibide zerrendatu dituzte Kale berrian egoitza duen koaliziotik: Parmako Baluarteko zaharberritze-lanen kartelak, terrorismoaren biktimen omenezko plakak, herritarren arretarako zerbitzuaren seinaleak eta, azkenik, kolonia felino delakoei buruzko informazio-kartelak.
EH Bilduk zehaztu du "Nafarroako Administrazio Auzitegiak behin eta berriz emandako erabakien arabera ere, argi utzi duela zein den udal araudiak aipatzen duen elebitasun kontzeptuaren interpretazioa”.