Bizilagunak dira Txantrea, Arrotxapea eta Sanduzelain ordainpeko aparkalekuen erabiltzaileen erdia

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 16a, 16:17

Ezarri zenetik bi hilabete eta erdi pasa ostean Iruñeko iparraldeko hiru auzoen TAOren datuak eman ditu Iruñeko udalak. Erabiltzaileen erdia baino gehiago guneetako bizilagunak dira eta ibilgailuen errotazioa %7 eta %11ren artekoa da. 

Iruñeko Udalak irailean martxan jarri zuen araututako aparkaleku sistema Txantrean, Sanduzelain eta Arrotxapeako iparraldean, aparkalekuen erabilera eta baliagarritasuna bermatzeko helburua zuela azalduta. Bada, bi hilabete eta erdi pasa direnean, zonalde urdin eta laranjak gehien erabiltzen dituztenak auzokide edo guneetako bizilagunak dira. 

Datuek agerian uzten dute batetik, erabiltzaileen erdia bizilagun txartela dutenak direla eta bestetik, ibilgailuen errotazioa edo leku aldatzea %7 eta %11ren bitartekoa dela.

Sistema martxan jarri aurretik gogoratu beharra dago, Udal agintariek emandako datuen arabera, ia autoz "erabat betetzen zirela etengabe gune hauetako kaleetako bazterrak" eta orain okupazioa goiz eta arratsaldez "libre dagoen plaza kopurua %37aren bueltakoa" dela. Hala azaldu dute gaurkoan prentsa ohar bidez aurkeztutako datuekin.

Zehazki ibilgailuen errotazioa markatutako aparkatzeko guneetan %11,50 inguru da Sanduzelain, %9,7 Txantrean eta %7,6 Arrotxapeako iparraldean. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!