Atzokoan COVID-19ak eragindako 125 infekzio-kasu berri atzeman zituen Nafarroak, hala azaltzen dute Osasun Departamentuaren behin-behineko datuek. Hirugarren eguna da 100 kasutik gora zenbatzen dela. Atzokoak aurreko egunean baino 11 positibo gehiago utzi zituen.
Hilabete pasa da Nafarroan koronabirus kasuek gora egiten hasi zirela. Aste honetako datuei helduta, aurreko astekoekin alderatuta bikoiztu egin dira. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua aztertzen ari da COVID-19 ziurtagiria ezartzea dantza-leku eta gauean irekitzeko baimena duten tabernetan sartu ahal izateko. Neurria sektorearekin aztertzen ari dira.
Atzo Iruñean 28 kutsatu berri zenbatu zituen, bosna Iturraman eta Donibanen, lau Arrotxapean. Lizarran 15 kasu atzeman dituzte eta, zazpi Zizurren, Tuteran 6, bosna Arantza eta Barañainen.