Osasun eta Justizia kontseilarien agerraldi bateratua eskatu du EH Bilduk

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 11a, 12:54

EH Bilduko Maiorga Ramirez, Bakartxo Riuz eta Adolfo Araiz, parlamentuan.

Iruñeko espetxean astelehenean gertatutako heriotza dela eta erregistratu ditu talde parlamentarioak eskaerak. Espetxeko osasun eskumenen transferentzia nola gauzatu den ezagutu nahi dute.

EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilari Eduardo Santosek eta Osasungintza kontseilari Santos Indurainek batera agertzeko eskaera egin du, “Iruñeko espetxean osasun-arretaren arloan izandako aurrerapenen berri emateko, espetxe-osasunaren eskumena onartu ondoren, eta hartutako osasun-neurrien berri emateko, preso dauden pertsonen eskubideak, baliabide saniatarioetarako iristagrritasuna eta osasun-zerbitzuak erabiltzeko aukera bermatzeko”.

Era berean, EH Bilduk ahozko galdera bat erregistratu du Osasun kontseilariari zuzenduta, osoko bilkuran erantzun diezaioten. Zehazki, formazio politikoak jakin nahi du “zer baliabide dituen Nafarroako espetxe-osasunaren kontingenteak, Iruñeko espetxean dauden presoek osasun-arreta duina jasotzeko eskubidea bermatzeko”.

Halaber, talde parlamentarioak informazio-eskaera bat ere egin du, “espetxeetako Idazkaritza Nagusiak eta Nafarroako Gobernuak Iruñeko espetxean osasun mentaleko eta berdintasunerako programak sustatzeko sinatutako hitzarmenaren kopia bat” eskuratzeko.

Ekimen horiek guztiak ostegun honetan bertan, azaroaren 11n, Salhaketak Iruñeko kartzelan preso baten heriotza salatuz egindako jakinarazpenaren harira datoz.

EH Bilduren ustez, “errealitate hori onartezina da gizarte demokratiko batean”, eta agerian utzi du “Nafarroak espetxe-osasunaren eskumena bere gain hartu zuenetik hiru hilabete igaro ondoren, oraindik ez dagoela medikurik Iruñeko kartzelan eguneko 24 orduetan”.

Ildo horretan, EH Bilduk defendatu egin du “preso guztien osasunerako eskubidea eta kalitatezko osasun-arreta jasotzeko eskubidea”. “Orain, Nafarroak espetxeetako osasun-eskumena du, eta Gobernuaren betebeharra da kalitatezko arreta hori bermatzea”. Horregatik, EH Bilduren ustez, “beharrezkoa” da Osasun eta Justizia departamentuak “azalpenak ematea horri buruz, eta egoera horiek saihesteko jardutea”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!