Mundu osoko 300 editore independentek bat eginen dute Iruñean azaroaren 23tik 26ra

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 9a, 12:48

Baluarte Jauregian, azaroaren 23tik 26ra bitarte, liburuen Edizio Independentearen Nazioarteko Topaketak eginen dituzte, mundu osoko hirurehun profesional inguruk parte hartuko dutelarik.

Editore Independenteen Nazioarteko Aliantzak eta Editargik antolatutako topaketak azaroaren amaieran iritsiko dira Iruñera. Baluarten izango dira Edizio Independentearen Nazioarteko Topaketak eta bertan, presentzialki zein bideodei bidez, sektorearen egoeraz eztabaidatu eta globalizazioaren mehatxupean den edizio independentea birpentsatzeko gakoak landuko dituzte. 

Munduko 55 herrialdetako 750 editore independente baino gehiago biltzen dituen nazioarteko sarea osatu dute Editore Independenteen Nazioarteko Aliantzak eta Editargik, Nafarroako Editoreen Elkarteak.

Iruñekoa laugarren edizioa izango da. Aurretik 2003an Dakarren (Senegal), 2007an Parisen (Frantzia) eta 2014an Lurmutur Hirian (Hego Afrika) egin da liburu editore independenteen nazioarteko topaketa hau. 

Topaketak Editargik antolatutako Nafarroako Editoreen Azokaren egitarauaren baitan antolatu dituzte. Azoka, hilak 25etik 28ra bitarte eginen dute Gaztelu Plazan. Bosgarren edizioa izanen da. 

Jardunaldietan izena emateko aukera, eta informazio osoa honako estekan kontsulta daitezke: https://babelica.alliance-editeurs.org/es/participer/ 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!