Iruñeko udalean osoko bilkura izan zen atzo arratsaldean, eta hiru gai nagusi izanen dituzte mahai gainean. Batetik, udal gehiengoak EH Bilduren ekimen bat babestu du, Argentinako kereila autoa babestuz. 1978ko Sanferminetan Espainiako Polizia Nazionalak German Rodríguez gazte iruindarra hil zuela eta, Martin Villa Espainiako barne ministro izandakoa auzipetu du Argentinako Servini epaileak. Navarra Suma izan da Martin Villa Germanen heriotzagatik auzipetzearen aurka egin duen bakarra.
Bestalde, Labriteko zaldaina beste puntu nagusietako bat izan da. Kasu honetan ere bakarrik geratu da Navarra Suma. Udal taldeak abiatu duen konponketa proiektua errefusatu du udal gehiengoak, eta pasabide berri bat eraikitzearen alde agertu da, oraingoa konpontzeak 593.000 euroko kostua izango baitu.
Hirugarrenik, udalerrien finantzazio berria izan da Navarra Sumaren isolamendua agerian utzi duen gaia. Iruñeko Udalak %2 gutxiago jasoko du, eta Enrique Maia alkatea haserre dago. Ez, ordea, gainerako udal taldeak. Gobernuak EH Bildurekin adostutako ereduaren alde egin du udal gehiengoak.
Iruñerriko udalei erreparatuz gero, eredu berriak 141 milioi eurora igoko du datorren urtean Iruñerriko udalek jasoko duten esleipena.