560 langabe gutxiago zenbatu dituzte Nafarroan

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 3a, 16:59

Urriko datuen arabera Foru Erkidegoak bederatzi hilabete daramatza enplegua sortzen.

Nafarroak enplegua sortzen du bederatzigarren hilabetez jarraian. Hala adierazten dute urrian erregistratutako langabeziaren zifrek, 560 langabe gutxiago baitaude, hau da, % 1,7ko murrizketa irailarekin alderatuta. Gizarte Segurantzako afiliazioak bere kota historikoa gainditu du berriro, % 0,81eko igoerarekin eta batez besteko afiliazioa 2.374 emakume-gizonena izan da.

Guztira, urriaren amaieran, Nafarroan 32.128 langabe daude, 2019ko abendukoaren antzeko kopurua, hau da, pandemia aurreko azken urtearen amaieraren antzeko datua. 2020ko urriarekin alderatuta, 6.780 langabe gutxiago daude.

Langabe kopuruaren datuaren jaitsiera tradizionalki enplegurako txarra izan ohi den hilabetean gertatu da Foru Erkidegoan. Izan ere, 2007tik urrian izandako bigarren erregistrorik onena da aurtengoa.

Gizarte Segurantzan izena eman dutenen datuak enpleguaren goranzko joera nabarmentzen du, eta, guztira 296.483 pertsona daude kotizazio-sisteman, eta Nafarroan bere kota maximoa gainditzen du berriro, zazpigarren hilabetez jarraian.

Aldi baterako lan-erregulazioko txostenen eraginpean dauden pertsonen kopuruari dagokionez, Nafarroan 1.353 pertsona daude egoera horretan urrian, irailean baino 491 lagun gutxiago.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!