NUPek eta Nafarroako Gobernuak omenaldia egin diete sorginkeriaren arloko aditu nagusi izandako Gustav Henningsen eta Marisa-Rey Henningsen-i. Bikotearen ordezkari izan da Mariah Rey Markvig alaba, eta bildutako funts dokumental eta bibliografikoa eman dio doaitzan NUPi.
Vianako Printzea Kulturaren Zuzendaritza Nagusiak bi liburukitan (278. eta 279. zenbakiak) egindako monografiko bat argitaratu du berriki, Principe de Viana aldizkariaren, Gustav Henningsen historialari eta antropologo daniarrari eta Marisa Rey-Henningsen emazteari eskainia.
Ramón Gonzalo errektoreak Henningsen Rey sendiaren funtsen gordailuzaina izateak NUPentzat “ohorea” dela. Nabarmendu du “merezitako omenaldia" egiten diotela "sorginkeriaren eta inkisizioaren historia unibertsalari eta haren jarraipenari, eta, bereziki, Nafarroako historiari hainbesteko ekarpena egin dioten senar-emazte hauei”. Rebeca Esnaola kontseilariak, “Nafarroako Gobernuak gure historiako ikerlariekin eta, bereziki, Gustav Henningsenekin eta Marisa Rey-Henningsenekin duen konpromisoa; azken horiei hainbeste zor diegu gure historiako gertaera berezi eta unibertsalenetako bat zabaltzeko” txalotu du.
Familiaren ordezkari gisa Mariah Rey Markvigek amaren izenean, etorkizuneko ikertzaileak animatu ditu “egia bilatzera”.