"Euskaraz ikasi nahi dugu"

Euskalerria Irratia 2021ko aza. 2a, 11:17

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle euskaldunek euskararen aldeko kanpaldia abiatu dute, Arrosadiko kanpusean. Unibertsitateak euskarazko eskaintza handitzea nahi dute. Larunbatean manifestaziora deitu dute.

NUP Euskaraz taldeak unibertsitatean euskara sustatzeko aldarrikapena biderkatuko du datozen egunotan. Goizean goiz abiatu dute euskararen aldeko kanpaldia, Arrosadiko kanpusean. Lau egunez, hitzaldiak, solasaldiak eta protestarako uneak izanen dira unibertsitatean.

Hainbat gradutan euskarazko kredituak murriztu dituztela salatu dute ikasleek, baita irakasle euskaldunen ordezkapenak erdaldunek hartzen dituztela ere. Gizarte laneko graduan bost ikasgai gehiago eskaini ditu euskaraz NUPek, aurten. Lehen maila osoa euskaraz ikasi ahalko da. Iazko lorpenik handiena da, NUPeko Euskara taldearentzat. Baina aldaketa txiki bat baino ez.

Egoera salatzeko azaroaren 6rako manifestazioa antolatu dute, Baratxurien plazatik irtengo da, eguerdian. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!