Osasunaren gizonezkoen taldea Sevillaren aurka lehiatuko da bihar Sanchez Pizjuan futbol zelaian arratsaldeko 16.15etik aurrera. Gaur arratsaldean bidaiatuko du taldeak Andaluziara eta 23 jokalari deitu ditu Jagoba Arrasate entrenatzaileak.
Santiago Bernabeuko asteazkeneko partiduaren deialdiarekiko berritasunak Juan Perez, Jaume Grau eta Ante Budimir dira, deialdian sartu baitira Sergio Herrera, Kote eta Barberoren ordez. Lehenak, atezainak, min hartu zuen Real Madrilen aurkako partiduan. Aurrelari kroaziarra aldiz, denbora luzean min hartuta eogn ostean, jokatzeko moduan da. Jagoba Arrasatek baina, zehaztu du ez dagoela 90 minutak jokatzeko eta taldearen neke fisikoa dela eta aldaketak ziurtatu ditu.
Partiduak taldearen bideorria markatuko du sailkapenari dagokionez izan ere, hiru puntuak lortuz gero sailkapenaren ohorezko partean finkatuko lirateke gorritxoak 22 punturekin.
Arrasatek adierazi du"partidurik zailena" dutela larunbatekoa, prestatzeko denbora gutxi izan dutelako eta beraz, gako izango direla jokalarien mentalitea eta taldearen dinamika ona. Hala ere, nekea aitzakia ez dela zehaztu du berriatuarrak.