Saioa Alkaiza Guallarrek idatzitako 'Hiru pena mota' lanarekin irabazi zuen iaz Bertsopaper lehiaketa eta asteazken honetan taularatuko dute.
Gaur, arratsaldeko 19.30etik aurrera idatzitako bertso sortaren errezitaldi inprobisatu eta musikatua emanen dute Nafarroako Antzerki Eskolan. Ekitaldian Julio Soto, Sarai Robles, Sustrai Colina eta Uxue Alberdi bertsolariak arituko dira.
Oholtzan ardatza musika izango da beraz eta oinarria Saioa Alkaizak idatzitako lana. Bertan gai nagusia honakoa da: gizabanakoen barne mundua.