Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk 2022ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrekiko aurreakordioa hitzartu dute arratsaldean, ordu eta erdiz luzatu den bileran. Bi parteek "behin behineko" akordioa dela azpimarratu dute baina nabarmenduta aurrekontuen proiektuaren negoziazioak aurrera jarraitzen duela "baiezkoaren norabidean".
Bihar, asteazkena, Elma Saiz Ogasun kontseilariak emango du kontu orokorren proposamenari buruzko prentsaurrekoa eta ez EH Bilduk eta ez Gobernuak ez dute gaurko elkarguneei buruzko detailerik eman. Hala ere, Gobernuak ontzat hartu ditu ezkerreko abertzaleek hainbat neurri, eta, horren ondorioz, Bakartxo Ruiz bozeramaileak bere poza nabarmendu du gaurko bileraren ostean.
2022ko aurrekontuei begira, Nafarroako Gobernuarekin akordio partziala lortu berri dugu.
— EH Bildu (@ehbildu) October 26, 2021
Udal-finantzaketarekin lotutako atzoko akordioaren ondoren, azken hau beste urrats bat da.
➡️ @BakartxoR pic.twitter.com/HVl8xwumTM