Egia, justizia eta erreparazioa. Ohiko aldarrikapena gure herrian, batez ere, estatuaren partetik izandako jazarpen, errepresio, erhailketa eta gehiegikeriengatik. Azkenetarikoa, duela bost urte gertatu zen, Arrotxapea auzoan. Poliziak atxilotutako Elhadi Endiayeren heriotzaren kasua. Atxiloketa bortitza izan zen, kalez jantzitako hainbat polizia bota zitzaizkion gainera. Ndiayek, eskuburdinekin lotuta, konortea galdu zuen, arrastaka furgoneta batean sartu eta komisaldegira eraman zuten espainiako poliziek, ez zuten ospitalera eraman. Txintxilla kaleko komisaldegian hil egin zen.
Gaur Afrika Unitedek eta SOS Arrazakeriak deituta elkarretaratzea egin dute, Elhadi Endiaye atxilotu zuten tokian; bertan izan dira ere LAB sindikatuko kideak eta EH Bilduko iruñeko zinegotziak ere. Ikerketa sakona eskatu dute bertaratutakoek, gertatutakoa argitu dadila eta Ndiayeren heriotzean izan daitezkeen arduradunek zigorra jaso dezatela. Kezkatuta daude, senegaldarraren familiak ez duelako kasuaren gaineko informaziorik jaso, ezta kalteordainik ere. Iruñean lanean ari zen Elhadi bere familia aurrera ateratzen saiatzeko.