´Teatrodix Phestibal´antzerki komunitarioko jaialdia jaio da Iruñean

Euskalerria Irratia 2021ko urr. 6a, 14:19

Paris 365k eta Ados teatroak sortu dute eta komunitateko antzerkia jarriko dute taula gainean. Hiru antzezlan, bost tailer eta bi mahai inguru antolatu dituzte urriko azken astetarako.

Antzerki komunitarioa, azken hamarkadan zabaldu den joera da, injustizia, jazarpen eta bazterkeria pairatzen duten pertsonak beraiek dira beren istorioen aktore eta zuzendariak.

Hiru antzezlan izanen dira Nafarroako Antzerki Eskolan, Gayarre Antzokian eta Berriozarko musika eskolako eskenatokian: Conservando la memoria, heriotza eta oroitzapenak oinarri dituena; Aita, laguntza behar dutenen zaintza erdigunean jartzen duena zaintzailearen ikuspegitik; eta Lloviendo Ranas, gaitz mentalen inguruan eraikitako lana izanen dira. Bestela, komunitateko antzerkiaren inguruko bost mintegi eta bi mahai inguru ere izanen dira jaialdiak irauten dituen egunetan.

Antzerkiaren erabilera hezkuntzan eta psikologian, bazterkeria pairatzen duten kolektiboek taula gainean hitza hartzea, antzerkiaren bitartez ere gizarteratzea lortzea…guztia, Teatrodix-en lehendabiziko edizio honetan, urriaren 19tik 29ra Iruñean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!