Eskolaz kanpoko jarduerekin gobernua hezkuntza ituna urratzen ari dela salatu dute sindikatuek

Euskalerria Irratia 2021ko ira. 29a, 13:08

Lan saioa egiten ari dira orain Nafarroako Parlamentuan protokoloaz haien iritzia azaltzeko. Zentro bakoitzak jardunaldiaz eta jarduerez erabakiak hartzeko askatasuna beharko lukeela aldarrikatu dute.

Komunikabideen bitartez jakin dute hezkuntzako LAB, Steilas, ELA, UGT eta SEPNA sindikatuek zeintzuk izanen diren neurri berriak. Aurrera begirako ezer berririk ez zaie komunikatu, eta hala orain arteko jarrera bera azaldu dute gaur. Zurrunegia da protokoa, gehien bat kalean izanen ez diren neurriekin alderatuta. 

Ikasleek egunean zazpi ordu ematen dituzte musukoa jantzita. Patioan eta gimnasia egiterakoan maskara jarrita eduki behar dute. Eta gutxienez, abendura arte, jardunaldi jarraitua izanen dute ikastetxeetan. Aldaketa batekin urritik aurrera: eskolaz kanpoko jarduerak eskaini behar dituzte, arratsaldez, derrigor.

Neurriak kentzen dituzten egun berean.

Azken sektoreko mahaian informatuak izanen zirela ohartarazi zien gobernuak, ez zutela ezer negoziatuko. Gauzak horrela parlamentarien babesaren bi jo dute parlamentura. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!