Duela hiru urte ezartzen hasi zen lehendabiziko plana amaitu da, baina, era berean, Osasunaren eta AEKren arteko hitzarmen berria sinatuta, bi erakundeek elkar hartuta segituko dute. C.A. Osasunaren estatutu sozialek dioten moduan, gaztelania eta euskara direla klubaren berezko hizkuntzak, eta, ondorioz, biak erabiliko direla normaltasunez jarduera guztietan. Bada, xede hori bat dator AEKren misioarekin: herritarrek eta eragileek, egunerokoan, euskara normaltasunez erabiltzea.
Gainera, oraingo abiapuntua bestelakoa da; azken hiru urteetan, Osasunak aurrerapausoak eman ditu eta horretan ari dira lanean. Hainbat eremutan euskararen presentzia eta erabilera areagotu da, baina argi dago oraindik ere lan handia dagoela egiteko, hala ohartarazi dute. AEKren AHIZE hizkuntza aholkularitzak gidatzen duen planaren berritzea.