Euskarazko 775 plaza eskainiko ditu aurten Iruñeko Hizkuntz Eskola Ofizialak

Euskalerria Irratia 2021ko ira. 21a, 12:41

Astelehenean hasiko da Iruñeko Hizkuntz Eskola Ofizialean ikasturtea. Aurten 4.050 plaza jarriko dituzte aukeran, eta hizkuntza ez ofizialak berreskuratuko dituzte.

Iruñean euskara ikasteko 25 ikasleko 30 talde izanen dira aurten ere hizkuntz eskolan. Maila guztiak dituzte aukeran, A1 mailatik C1 mailara. Aurrematrikulazio kanpaina gaur amaituko da, eta daturik ez duten arren, arrakastatsua espero dute. Baita euskarari dagokionez ere.

Iaz baino 25 plaza gehiago eskainiko ditu aurten Iruñeko Hizkuntz Eskola Ofizialak, guztiak kontuan hartuta: 4.050. 2020an izandako geraldiaren ondoren, orain bai, itzuliko direla diote. Hori baita berrikuntzarik nagusiena: ikasleak aurrez aurreko eskolak jasotzeko itzuliko direla eskolara.

Izanen da berrikuntza gehiagorik. Eskaintzan, bereziki. Hizkuntza ez ofizialen aukera berreskuratu du eskolak. Lehen aldiz portugesa ikasteko aukera izanen da; eta orain arte bezala, baita japoniera, txinera eta gaztelaniera ere.

Gaur da azken eguna aldez aurretik izen emateko. Bihar eginen dute plazen zozketa; eta hutsik geratzen direnak irailaren 28an jarriko dituzte nahi duenarentzako aukeran, matrikulatzeko epea datorren urteko martxoaren 31ra arte izanen da eta zabalik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!