Euskal gerlari mitikoak badu liburua

Euskalerria Irratia 2021ko ira. 16a, 09:04

Ikastolen Elkartearen Xabiroi komiki aldizkarian argitaratutako Arranotxuren istorioekin albuma osatu du Patxi Huarte Zaldieroak: Arranotxu, Euskal Gerlari Mitikoa.

Xabiroi komiki aldizkariaren bildumako beste ale bat da Arranotxu, Euskal Gerlari Mitikoa, baina ezohiko bilduma da. Batetik, ez delako aldizkariak urtero argitaratzen duen bildumaren zati, bilduma horretatik kanpokoa da; bestetik, formatua bera ere ez delako Xabiroik argitaratu dituen bildumen berdina. 

Maitasun handiz egin du irratiko kolaboratzaile den Zaldieroak bilduma, eta "goxoki" bat dela aurreratu dio Euskalerria Irratiari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!