Gaur abiatuko da Zaldiko Maldikok antolatutako Zortziko Maldiko bertso zikloa. Josu Sanjurjo, Sarai Robles, Beñat Gaztelumendi eta Saioa Alkaiza ariko dira kantuan. Ikasturteko aurrenekoa izanen da, eta hala Hasiera berrien bertso saioa deitu dute.
Esperimentazio saio gisa abiatu zuten Zortziko Maldiko saioa elkarteko gazte bertsolariek. Ohiko bertso saioez harago, bestelako eskaintza bat ekarri nahi dute hirira. Hilabetean behin eginen dute ikasturte honetan ere. Gaur hitzordua Katakraken da, 19:00etan.