Jendetza bildu zen larunbatean Arrotxapean, gaztetxe baten beharra aldarrikatzeko, Antolatzerik ez espaziorik gabe lelopean. Jendetza bildu zen manifestazioan; eta poliziek auzoa hartu zuten. Baina ez zen istilurik izan.
Epaileen aginduz hustu zuen poliziak Arrotxapeko gaztetxea. La Caixak, Iruñeko Udalak eta Juslaberri enpresak gaztetxearen aurkako salaketa jarri zuten, eta epaiketa hiru aldiz atzeratu ondoren, urtarrilean egin zuten.
Gaztetxea hustu zutenean sei atxilotu izan ziren. Hurrengo egunean utzi zituzten aske, karguekin. Nafarroako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, desordena publikoak eta lesioak eragitea, eta poliziei eraso egitea leporatuta ikertuko dituzte.
Iruñeko Udalak orain etxebizitzak eraiki nahi ditu bertan.