"Txantrean ez dugu aparkatzeko arazo handirik, eta halere aparkatzeko ordaintzera behartu nahi gaituzte, bai auzotarrak eta baita dendariak ere: auzoko dendentzat hondamendia izanen da". Hala azaldu du egoera Txantrean eremu urdinaren aurka sorturiko plataformako eledun Birjiñe Albirak, EUskalerria Irratiko mikrofonoen aitzinean.
"Udalak bizkarra eman digu"
Plataformak eremu urdinari buruzko prozesu parte hartzailea eskatu dio Udalari, eta horren aldeko 4.500 sinadura bildu ditu txantrearren artean. "Baina Udalak bizkarra eman digu, eskaeran forma akats bat zegoela argudiatuz", azaldu du Albirak.
Udaleko langileek Txantreako karriiketan eremu urdineko marrak margotu dituzte azken egunotan. Gaur, baina, marrok atzera bueltan zuriz margoturik azaldu dira. "Ez gara gu izan, baina bizi dugun egoeran ulergarria iruditzen zaigu zenbait auzokidek halako neurriak hartzea. Egoeraren sintima bat da", baloratu du Albirak.