Herritarren Partaidetzarako Araudian jasotako dagoenez, Txantrea auzoak, bere eskakizuna egiteko, auzoko erroldako 16 urtetik gorako biztanleen %1en sinadurak aurkeztearekin nahikoa zuen. Gutxiengo hori beteta, Iruñeko Udalak eremu urdina ezarri aurretik partaidetza-prozesu bat sustatzeko eskaerari erantzun beharko lioke. Horren ordez, Tx Auzo Ekimenak 4.389 sinadura aurkeztu zituen uztailaren 23an. Hala ere, forma akats bat aipatuta, baztertu egin ditu. Auzoan erabakia kritikatu dute, araudiaren gehiegizko interpretazio gisa ikusten dutelako.
Abuztuaren 19an jaso zuten erantzuna: partaidetza sailak jakinarazi zien, batetik, proiektua geldiaraztea ez dela haren "eskumena", eta, bestetik, sinadura bilketa "osatu gabe" zegoela. Hamabost eguneko epea eman zien dokumentazioa aurkezteko.
Tx Auzo Ekimena plataformak helegitea jarri du, eta gogorarazi du, sinadura horiez gain, Arartekoak ere parte hartze prozesu bat egitea gomendatu diola udalari, interesdun guztiek aparkaleku arautuaren sistemari buruzko iritzia eman dezaten. Dena dela, Enrique Mayak berearekin jarraitzen du, eta ez du proiektua geldiarazteko inolako asmorik. Beraz, datorren asteazkenean parkimetroak martxan egongo dira Txantrean.