Donibane auzoko Irrintzi Dorrean zaharberritze lanak egiten ari dira. Hori dela eta, Euskalerria Irratiko erredakzioa eta estudio nagusia Amaia kalera mugitu genituen urtarrilean, aldi baterako. Teknikariak, ordea, Irrintzi Dorrean jarraitzen du, eta lanak direla eta, datorren astean, abuztuaren 2tik 8ra, emisioa eten behar izango dugu. Aldi baterako etena izango da, eta entzuleek Euskadi Irratiko lankideen konpainia izango dute.
Abuztuaren 9an bueltan, indarberrituta
Aurreikuspenen betetzen badira, abuztuaren 9an izango gara bueltan, indarberriturik. Udako ohiko programazioarekin itzuliko gara; alegia, Iruñerrian Gaur albistegia goizeko 08:30etatik 09:00etara, eta eguerdiko 13:30etatik 14:00etara; eta Guardasola magazina goizeko 09:00etatik 11:00etara.