Nafar gazteei jazzean trebatzeko aukera eskaintzea da Iruña Jazz proiektuaren helburua; hastapenetatik, profesionalizazioraino. 2018ko abuztuan sortu zuen Iñaki Rodriguez musikariak, hutsune bat betetzeko; Iruñean jazza ikasteko aukera egon zedin, profesionalekin batera arituz, "lehengo erara".
Ekinbideak hiru adar ditu: Iruña Jazz Brass Band, musikari hasiberriek osatzen dutena; Pamplona Jazz Big Band da, amateurra; eta Pamplona Jazz Orquesta, profesionalena.
Gaur Iruñean entzungo dena Pamplona Jazz Big Band da. 20-30 musikarik osatzen dute, baitez ere haizekoak, eta baita sekzio ritmikokoak ere. Urtero errepertorio berria osatzen dute. Aurten Ilja Reijngoud tronboi jotzaile holandarrak egin ditu. Harekin batera lanean aritu ziren; saio bat egin zuten bideokonferentzia bidez.
Jazz kontzertuen azken saioa
Izurritea hasi zenetik emanaldiak murriztu behar zian dituzte, eta gaurkoa izango da aurrez aurre eskainiko duten lehena. Ilja Reijngoudek muntatutako piezak joko dituzte, bi abeslarirekin batera, Candela eta Marta Marin. Ziudadelan izango da, arratsaldeko 20:00etan. Jazz Ostegunak zikloko azken kontzertua izango da.