The Titanians taldeak San Jose plazan joko du gaur

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 20a, 07:03

Reggae estiloko talde iruindarra da. Iruñeko Udalaren udako aire zabaleko kontzertu zikloaren barruan joko du, arratsaldeko 20:00etan. 

Iruñeko Udalak hiriko musika aretoekin elkarlanean antolatu dituen aire zabaleko kontzertuen barruan, gaur, The Titanians taldeak San Jose plazan joko du, arratsaldeko 20:00etan, Garazi tabernak proposatuta.

Orotara, aire zabaleko hamahiru kontzertu antolatu ditu udalak, hiriko zenbait plazatan, "edukiera txikia zein handia duten hiriko musika aretoek egin ohi duten zirkuituari balioa eman eta hura laguntzeko".

Emanaldiak asteartero egiten ari dira, 20:00etan. Ekainaren 15ean abiatu zen zikloa, eta irailaren 14ra bitarte iraungo du. Agertokiak dira Burgoen plaza, Jito Alai, San Jose Plaza, Salestarren patioan, O-ko Andre Mariaren plaza eta Taconera, eta sarrera librea da, edukiera bete arte.

Simona izan zen agertokira igo zen lehen taldea, eta gero heldu ziren dira Iker Martinez eta zaldi herrenak, Lemon y Tal eta The Lizards. Gaur The Titaniansek jo ondoren, txanda hartuko dute, Lehiotikan, Toifelthal, Exnovios, Lobos negros, Rio Arga, Gregario de Luxe, Jon Ulecia & Cantina Bizarro eta Guarimba taldeek.

Zikloa entzule mota orori dago zuzenduta, taldeen estiloak askotarikoak baitira: rock & rolla, folk rock-a, hard rock-a, reggae fusiona, punk-a, heavy metala, shoegaze popa, rockabilly-a, indie popa, soul eta cumbia electronikoa.

Ekimenean parte hartzen ari diren aretoak dira Zentral, Terminal, Subsuelo, Infernu, Garazi, Akelarre, Krawill, Cavas, Toki Leza, Txintxarri, Rockcollection, Nebula eta Katakrak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!