Udako programazioan Iruñeak gazte euskaldunak baztertu dituela salatu du AETk

Euskalerria Irratia 2021ko uzt. 20a, 08:11

Gazelaniazko jarduerak baino ez ditu antolatu Navarra Sumaren udal taldeak, ekaina eta iraila bitartean egiten ari diren 'Txankletak 2021' egitarauan.

Iruñeko Udalak ez du euskarazko jarduerarik antolatu 14tik 30 urte bitarteko gazteentzat, uda honetan. Kirol eta kultur ekintzak, txangoak eta Iruñean barna bisita gidatuak barne hartzen ditu “Txankletak 2021: Bizkortu zure uda” egitarauak, ekainaren 15etik irailaren 30era bitartean, baina dena gaztelaniaz izanen dira. 

Administrazioan Euskaraz taldeak egoera salatu du, gogora ekarriz Iruñean herritarren %11 inguru dela euskalduna. "Adin tarte horretan portzentaje hori igo egiten da". nabarmendu dute ohar bidez. "Hala ere, Iruñeko Udalak ez ditu gazte euskaldunak kontuan hartu egitaraua diseinatzerakoan".

Iruñeko Udalaren euskararen aldeko "ia politika bakarra" euskarazko ekitaldiak antolatzea dela zehaztu du taldeak. "Ikusten denez, alor horretan ere gauzak behar bezala ez dira egiten", salatu dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!