Ostalaritza negozio guztietan egiten den moduan, jardunaldiaren amaieran langile honek, tabernako soberakinak, zakarrontzira joanen ziren jaki iraungituak hartu zituen berarendako. Atsedenik hartzeko eskubdierik gabeko 8 orduko jardunaldiaren ostean egin zuen, etxera joan baino lehen. Elikagaiak lapurtzea leporatuta kaleratu du nagusiak.Gertakari honen atzean, aurrez erabakitako eta prestatutako jazarpen sindikala dagoela salatu du LABek. Foruzainak zai zituen langileak, poltsoan zeukana ikuskatzeko; segituan azaldu zen Panadero de Eugiko jabea salaketa jartzeko prest. Zigortutako langilea, azken hilabeteotan, lan baldintzen gaineko kexak egiten ari zen."Lan egutegia zehaztu, atsedenaldiak lortu eta Panadero de Euguin inposatzen dizkieten gizonezko eta emakumezkoen uniformeak aldatu behar dira" azaldu du sindikatuak.