Irailetik aurrera 10.800 aparkaleku gehiago arautuko ditu Iruñeko Udalak hirian: 10.800 aparkaleku ordainpekoak izanen dira Sanduzelai, Txantrea eta Arrotxapea auzoetan.
Iruñeko Udalak gutun bat eta triptiko bat bidaliko dizkie kaltetutako auzokideei, aparkalekuen antolaketa berria eta egoiliarren txartelak lortzeko modua azaltzeko.