Aldaketa asko, baina ez da erabateko normaltasuna itzuliko. Malgutzea eman da ostalaritzan, kultur jardueretan, kiroletan eta gaueko aisialdian. Dantzalekuak, esate baterako, irekitzeko aukera dago, gaueko lauak arte eta %50eko edukierarekin. Dantzarik egiteko aukera ez da izanen, baina; aulkietan eserita eta distantzia gordeta izan beharko dute bezeroek. Ostalaritzako ohiko tabernetan edukiera ere handitu dute: %60era. Beti eserita, eta gaueko ordubiak arte, baimen berezia izanen balute.
Javier Remirez presidenteordeak, bestalde, iragarri du gaurtik aurrera, bigantxen entzierroak eta ikuskizun taurinoak baimenduta izanen direla, tarteak zainduz eta musukoa eramanez beharrezkoa denean. Herri bazkariei ere argi berdea eman die gobernuak, gehienez 150 pertsonako izanen dira kanpoaldean eta 75 lagunekoak espazio itxietan.
Osasun kontseilariak ardura eta zuhurtzira dei egitearekin batera eman du neurri horien berri.
Uztailaren 29rarte izanen da indarrean agindua. Orduan, egoeraren arabera, udako bigarren zatirako, abuzturako, neurri sorta berria aurkeztuko du gobernuak, malguagoa edo estuagoa ere izan daitekeena.