Sindikatuek eskatu dute garraio sektoreko lan baldintzak bermatzeko

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT, HIRU eta EHNE sindikatuetako kideak, Garrio Zuzendaritzaren aurrean.

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT, HIRU eta EHNE sindikatuek elkarretaratzea egin dute Garraio Zuzendaritzaren aurrean, pasa den astean izan zen lan istripu hilgarria salatzeko. Urtean hil den bosgarren garraiolaria da.

Istripua Villatuertan izan zen, hilaren 21ean, eta kamioilari bat hil egin zen. Urteko hamargarren lan istripua da Nafarroan, eta bosgarrena, garraioaren sektorean. Sindikatuek salatu dutenez, "hori ez da inondik ere kasualitatea", eta horren atzean daudepatronalak sektore honetan bultzatu dituen prekarietatea eta erregulazio eza; eta horiek dakartzaten ondorioak.  

"Prekarietateak hil egiten du, lan jardunaldi luze eta estuek eragin handia dute, besteak beste, atsedenik ezak, lan karga handiek, enpresak eragindako presa eta presioak bezala, eta baita errepideen zein ibilgailuen egoerak ere", salatu dute. 

Vilatuertan istripua izan zuen kamilioilariak ondoeza izan zuen; ondorioz, Foruzaingoaren arabera, heriotza ez zuen berez istripuak eragin, istripua ondoezaren ondorio izan zelako.

Hain zuzen ere, sindikatuek salatzen dute, garraiolarien lan istripuak ez direla lan istriputzat hartzen, sarritan trafiko istripu gisa hartu eta ezkutatzen baitira.

Horren aurrean, erakunde publikoei eskatu diete bermatu eta kontrolatu ditzatela "funtsezkoa" den sektore honetako langileen lan baldintzak.