Gizon bat atxilotu dute Iruñean bi emakume erasotzeagatik

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 29a, 10:17
Indarkeria matxistaren aurkako kartel bat, protesta batean, Iruñean.

Erasotzaileak bi emakume kolpatu ditu kalean, goizeko ordu desberdinetan. Aurretik, bilaketa, atxilotze eta espetxeratze aginduak zituen.

LGTBIQ+ harrotasunaren eguna izan zen atzokoa. Sistema hetereopatriarkalaren aurkako hotsak eta askatasun mezuak entzun ziren kalean; albisteetan, berriz, genero indarkeria kasu berri bat: poliziak gizon bat atxilotu zuen atzo Iruñean, goizean bi emakume erasotzea egotzita. Antza denez, haietako bat bere bikotekidea da, eta hark agenteei azaldu dienez, gizonak hainbat aldiz kolpatu du kalean poltsa batekin, oinezko batek esku hartu duen arte.

Gertakari horren ostean, Poliziak ondorioztatu du gizon hura goizeko beste eraso batekin erlazionatuta zegoela. Bi gertakariak aztertuta, erasotzailea gizon bera zela ebatzi du Poliziak, eta gaineratu du aurretik Iruñeko Zigor arloko 4. Epaitegiak bere bilaketa, atxilotzea eta espetxeratzea aginduta zituela.

Indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeentzako arreta zerbitzua Nafarroan 016 telefonoa da, 24 orduz deitu daiteke, ez du fakturan arrastorik uzten, baina telefonoaren deien zerrendatik ezabatzea gomendatzen dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!