LGTBI+ harrotasuna aldarrikatuko dute gaur Iruñeko kaleetan

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 28a, 10:15

Ekainaren 28ko manifestazio bat Iruñean, artxiboko irudi batean.

E28J plataformak deitu du manifestaziora. Baluarte plazatik aterako da, 19:30ean. 

Ekainak 28 egun ditu, eta Harrotasunaren eguna da: LGTBI+ pertsonen eskubideen nazioarteko eguna. Urtero bezala, hainbat izanen dira protestak eta aldarrikapenak. Nagusia, dena den, arratsaldeko hitzordua dugu: E28J plataformak manifestazioa antolatu du. Baluarte plazatik aterako da, 19:30ean.

Birusaren zabalkundea saihesteko neurriak hartuko dituzte: kalean musukoa kentzeko aukera dagoen arren, manifestazioan derrigorrezkoa izango da; halaber, distantziak mantendu beharko dira.

Pankartaren atzean mugikortasun mugatua eta beste aniztasunen bat duten pertsonentzat utziko dute espazioa, eta Gazteluko plazan zeinu hizkuntzako itzultzailea egongo da.

Alor instituzionalean, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, elkarretaratzea deitu du Iruñeko Udalak. Gobernuak eta parlamentuak, bestalde, ekitaldi instituzional bateratua eginen dute. Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteak eta Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak hartuko dute parte, eta bi erakundeek onartutako adierazpen instituzionalak irakurriko dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!