Hasi dira UEUren udako ikastaroak

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 25a, 12:17

"Akademiatik herrigintzara, herrigintzatik akademiara" jardunaldiarekin abiatu dira 49. edizioko Iruñeko eskolak.

Aurrez aurrekoaren aldeko apustua egin du UEUk, eta Katakraken eta Ezpeleta eta Kondestablearen jauregietan izanen dira aurten. Astelehenetik asteazkenera arte jarraituko dute eta zazpi eskainiko dituzte, guztira.

Euskalgintza eta Ekonomia Soziala landuko dituzte astelehenean. Asteartean hasiko da Katakraken, Udako Bertso Eskola. Nafarroako konkistaren testuingurua eta ondorioak landuko dituzte asteazkenean. Eta Nafarroako Gobernuak lagunduta irakaskuntzan euskararen erabilera indartzeko hiru saio eskainiko dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!