Uztailaren 6an, 7an eta asteburuan, 9an eta 10ean, poliziaren presentzia nabarmenki handituko da Iruñeko Alde Zaharrean. Udaletxeko eta Gazteluko plazetan sartzeko hamabi kontrol gune ezarriko dituzte. Baina ez dira kontrol puntu izanen: Jarauta, San Nikolas, San Gregorio, Nabarreria, Estafeta, Kalderaria, Garcia Castañon, Orreaga kalea eta zezen plazan ere egonen dira.
Alkohola bakarrik tabernetan edaten dela gainbegiratuko dute, halaber; distantziarik gorde ezin denetan, bereziki. Hala erabaki zuen atzo Iruñeko Udalak.