LGTBI pertsonen aurkako indarkeria gaitzetsi du Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 23a, 09:51

Datorren astelehenean izan da harrotasunaren eguna, eta adierazpen matxistez aritu diren presidentetza batzorde berean, ekainaren 28ari lotutako bi adierazpen onartu ditu udalbatza iruindarrak.

Navarra Sumak lgtbifobia gaitzesten duen adierazpen bat aurkeztu zuen, eta aho batez onartu dute taldeek; bigarrena, EH Bilduk eraman zuen, eta eskuineko hirukoaren abstentzioarekin onartu zuten. Besteak beste, "LGTBI pertsonen aurkako indarkeriaren aurrean koordinazio, arreta eta erantzun publiko instituzionalerako protokoloak" diseinatzea eta martxan jartzea eskatu du azken horretan, udalbatzak.

Gaur gaiaren inguruko bertso saioa izanen da, Erraldoien txokoan, E28 plataformak eta Iruñeko Udalak antolatuta. LGTBIQ+ gaiak ezarriko dizkie Irati Majuelok, Haizea Arana, Irati Alcantarilla, Saioa Alkaiza eta Eli Pagola bertsolariei. 18:30ean izanen da, aforo mugatuarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!