Garabi batera igo den pertsona bat jaitsen saiatzen gaua eman du poliziak

Euskalerria Irratia 2021ko eka. 18a, 10:07

Iturria: Iruñeko Udaltzaingoa

Iruñeko Udaltzaingoak sare sozialetan azaldu duenez "gau guztia" eman dute Navas de Tolosan kalean. Informazioa biltzen zuen mezua ezabatu dute. Dispositiboa desegin dute, eta zabalik dago errepidea.

Polizia Nazionala Iruñeako Navas de Tolosa kaleko garabi batera igota dagoen pertsona batekin negoziatzen ari da bart, Iruñeko Udaltzaingoaren, Nafarroako Suhiltzaileen eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko profesionalen laguntzarekin. Errepidea itxita egon da gauetik goizeko lehen ordura arte. 

Sare sozialen bitartez eman du jakitera Iruñeko Udaltzaingoak, baina mezua ezabatu du gerora. Bederatzietan trafikoa berrezarri dutela jakinarazi dute, eta bi norabideetan zabalik dagoela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!