Udalak Iruñeko Dantzariak taldeari esleitu dio 2021erako dantza emanaldien programa, bai protokolozkoak, bai bestelako ekitaldietakoak. Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako kontratuak 31.800 euroko urteko zenbatekoa du (BEZ kanpo) eta 2022ko maiatzaren 31ra arte luzatuko da, lau luzapen posiblerekin.
2021ean, Dugunak udal-araudian tasatuta dauden protokolo-ekitaldi ofizialetan parte hartuko du. Oraingo honetan, San Fermin eguneko eta zortziurreneko prozesioak, eta hiriko kidegoaren desfilea baliogabetuta, ekitaldi horien ordez, Dugunak beste ekitaldi batzuetan parte hartuko du. Uztailaren 5ean Puro Folclore zikloan izanen da eta hiriko auzoetan ere dantzatuko dute. Horiez gain, Hiriko Kidegoaren Desfilea eta Udaletxe plazan dantzaldiak egingo dira pribilegioaren egunean (irailean) eta San Saturnino egunean (azaroan). Dantzarien saioakIruñeko Udalaren Protokolo, Zeremonial, Ohore eta Sarien Araudian araututa daude. Testuinguru honetan dantzariak 'Hiri Gorputza' deritzonaren parte dira.
Baina, gainera, dantzariek hirian errotuta dauden beste ekitaldi batzuetan parte hartzen dute: San Joan ospakizunetan, aurten ekainaren 23an, Aldapako San Ferminetan irailean eta San Blasetan otsailean. Kontratuan, gainera, udalerriak zehazteke dituen beste bi emanaldi ere aurreikusten dira, gutxienez 16 dantzari izango dituztenak. Bai "protokolozko emanaldietan", bai "bestelako ekitaldietan", bai Dugunak Udalari ematen dion beste edozein emanalditan, dantza tradizionalen taldeak musika-laguntza batekin (gaiteroen taldea, txistulariak, etab.) parte hartzeko konpromisoa hartzen du, eta Dugunak kontratatuko eta kudeatuko du, aldez aurretik beste modu batean erabaki ezean.
Dantza-taldea, zeinari tradizioz "udal" aurrizkia lotzen zaion, bakarrik aurkeztu da lizitazioan, hain zuzen ere, egiten dituen koreografietan esklusibotasun-eskubideak babesteko arrazoiengatik. Nahitaez egin beharreko dantzen artean San Juan Bezperako soka-dantza, San Fermin Aldapakoaren Ezpata-dantza eta San Fermin Aldapakoaren irradaka (iraila) eta San Blas Eguneko soka-dantza daude.
Kontratuaren edukiaren arabera, esleipendunek udal jabetzako jantzien eta udal zeremonialaren parte diren elementu apaingarrien mantentze eta kontserbazio arruntak eragindako gastuak ordaindu beharko dituzte. Udalak, kontratu hau gauzatzean, bere jabetzako lokal bat emango dio elkarteari, entseguak egin ditzan.